Nere sorterriari jarriak
Salaberri, Sebastian
Errenderi ta Oiartzun
erri sonatuak,
Jaungoikoak guretzat
aukeratuak;
Xenpelar ta ni gera
oietan sortuak,
Esteban donearen
eleizan sartuak;
or sakramentuak
ditugu artuak,
gera garbituak,
ur bedeinkatuak,
biok ponte batean
bataiatuak.
Biotzeko Oiartzun,
zu nere sorterri,
ikusia amaika
komeri gorri;
maite zaitun seme bat
ara gaur etorri
eskerrak ematera
lenengo zedorri;
ta orain pozgarri,
naiz almenez urri,
zenbait bertso berri
nai nituzke jarri,
izan ditezen zure
oroimengarri.
Donostitik irten da
jo det Oiartzuna,
bete asmoz daukaten
eginkizuna:
bertsotan zabaltzea
zure nortasuna
ta berdiņik ez duen
aberastasuna.
Zer gizatasuna
ageri zaizuna:
biotz-maitasuna
ta leialtasuna,
seme argi ugari
eman dezuna.
Abizen ospetsurik
Oiartzunek badu:
Ugarte, Lekuona
ta Mendiburu,
Sarasti ta Isasa
eta Aranburu;
oiekin beste zenbait
ere or dauzkagu;
guztiok erregu
egiten diegu;
ain maite ditugu
ta ezin aztu gu;
danen ixpillu Lartaun
jarriko degu.
Eleiz parrokia da
maitale ageri,
San Esteban duela
bere zaindari;
or izan dira zenbait
apaiz sermolari,
meza eskeintzen Jainko
aldarekoari;
koruan kantari
zeruko Aitari
otoitzean ari
emateko guri
guztiok nai genduken
zorion ori.
Aiuntamentu ortan
goiz edo berandu
okerrik aundienak
dira zuzendu;
agintari jaun danak
alkarri lagundu,
erabakia ongi
artu ta agindu:
beartsuak zaindu,
jantzi ta mantendu,
erria txukundu,
bideak konpondu;
orain artean ori
zintzo egin du.
Baserri zuri eder
txukun ta garbiak,
euskeraren seaskak
edo kabiak,
aberastasunean
berdiņik gabiak;
oietatik esneak,
arrautz, aragiak,
bai, txekor, idiak,
txerri ta ardiak;
oiekin jendiak
dirutza aundiak;
danak merezi ditu
nekazariak.
Jauregi urtetsuak
dirade zureak,
baņa edertasunez
paregabeak;
apaingarri dauzkate
arri sillareak,
oietan marrazkiak
gizon ta abereak;
gauza dotoreak,
ezin da obeak;
etziran pobreak
len oten jabeak;
geienak ziran markes
edo kondeak.
Zure ballarak ere
ditugu goguan:
Altzibar, Ugaldetxo
ta Arraguan,
sagardo ederrikan
edaten genduan,
kaxuelatik janez
kupela orduan;
gu giņan lekuan
aukera zeguan,
ta geuren orduan,
ez ain beranduan,
bertsoak kantatuaz
etxera juan.
Bear dezun aukera
badezu egurrez,
mendiak estalirik
zuaitz adarrez:
piņu, aritz ta gaztain,
pago ta lizarrez,
ta etxe inguruak
sagasti ederrez,
aran da intxaurrez,
piko ta udarez,
osaturik errez
garo ta belarrez;
badirudi jantzirik
zaudela urrez.
Badakizu gerraren
berri antziņatik:
zirikatzen ziņuzten
Frantzi aldetik,
pakean lo zeundena
esnatzeagatik,
edo griņa gaiztoko
gorrotoagatik;
etsaiak nun-naitik,
ezin bota ortik;
goitik edo betik
tiroka gogotik;
baņa, Oiartzun trebe,
zu beti zutik.
Gerra pixtera nigan
baletor gizonik,
ez nioke emango
nere baimenik;
ez digu aizkenengo
orrek egin onik,
millaka kristauk beren
biziak emanik;
ez da euskaldunik
eta erdeldunik
esan lezakenik
ori ona danik;
pake zoriontsu bat
opa dizut nik!
|