inprimatu
Milla beatzireun irurogei ta
Izenburua:
Milla beatzireun irurogei ta
Sinadura:
Salaberria, Sebastian
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Salaberria, Sebastian

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
118.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Milla beatzireun irurogei ta

 

Salaberria, Sebastian

 

 1

 

 Milla beatzireun irurogei ta

 aurten laugarren urtean,

 Apustu latza ikusi degu

 Iturriotz'ko partean.

 Bi segalari janean zeuden

 gutxiņez urtebetean,

 Oien barrenak etzeuden lasai

 alkar probatu artean.

 

 2

 

 Ogeitazazpi egun agorrak

 azkenengo igandia,

 Goizean garaiz mendi aldera

 abiatu zan jendea.

 Modu artako giroak ere

 gutxitan izaten dia,

 Otz-bero beldur aundirik etzan;

 ezin eskatu obia!

 

 3

 

 Iritxi giņan Iturriotz'a,

 asmo au artu gendunak,

 Eta biotza alaitzen zuen

 emengo edertasunak.

 Amabi milla kristautik gora

 eta danak euskaldunak,

 Maizago egin bear giņuzke

 olako alkartasunak.

 

 4

 

 Ezpadegu nai gure izkuntza

 eta oiturak galtzea,

 Gauzik onena dala uste det

 mendiz mendi ibiltzea.

 Zer atsegiņa Iturriotz'en

 ainbat euskaldun biltzea,

 Danen zaindari goien degula

 Ernio'ko gurutzea,

 

 5

 

 Sarrerak artu eskuetan da

 sartu giņan belazera,

 Berealaxe aitona zar bi

 neregana jolasera.

 Nork irabazi bear ote du?

 lendabiziko galdera,

 Erantzun nien: "kezka ortatik

 laister aterako gera"

 

 6

 

 Bi segalari ain umill beren

 maixuaren esanean,

 Segak eskutan artu zituzten

 ordua eldu zanean.

 Saio latzari ekin zioten

 amaikak jo zutenean,

 Ordubata arte an jardun ziran

 gelditu gabe lanean.

 

 7

 

 Zulaika degu Zarautz'koa ta

 Aburuza Oiartzuarra,

 Biak dirala segalariak

 dago aitortu bearra.

 Motorra duen tresnaren gisa

 ebaki zuten belarra,

 Txikia ona dagola baņa

 aundia ere ez txarra.

 

 8

 

 Irabaztuna Zulaika degu,

 jendeak jo dio txalo,

 Marka polita jarri ote dun

 artu degu errezelo.

 Zortzi milla ta zazpireunekin

 berrogei eta lau kilo,

 Belar mordo au botako bada

 eztago egoterik lo.

 

 9

 

 "Eun larogei eta amarri"

 txikian alde trabesa,

 Ori entzunda askok au zion:

 "nai duenak artu beza".

 Irabaztuna nor izango zan

 asmatzen etzan erreza,

 Amabi kilo gutxiagokin

 gelditu da Aburuza.

 

 10

 

 Bi gizon bata bestean aurka,

 segan ziranetik asi,

 Ezta burruka gogorragorik

 Iturriotz'en ikusi.

 Orrenbeste lan egiten dunak

 galtzerik eztu merezi,

 Baņa jokoak ori du txarra:

 biak ezin irabazi!

 

 11

 

 Bazkal ordua iritxi zan da

 sabelak zeuden zimurrak,

 Baņa jendea etzan egon an

 jan da edateko beldurrak.

 Mendi oietan zabaldu ziran

 ogi ta ollasko ezurrak,

 Egun batzutan etziran gaizki

 or goiko artzai zakurrak.

 

 12

 

 Iturriotz'en joka izan da

 makiņat sega-apustu,

 Baņa gutxitan ibili dira

 oraingoan bezin estu.

 Bietan batek galdu bear du;

 ez iņork kopetik beztu,

 Alkarri eman bostekoa ta

 gorroto txar danak aztu..

 


inprimatu