inprimatu
Gurutze donea'ren eguna
Izenburua:
Gurutze donea'ren eguna
Sinadura:
Salaberria, Sebastian
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Salaberria, Sebastian

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
341.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gurutze donea'ren eguna

 

Salaberria, Sebastian

 

 -1-

 

 Gurutze Donea'ren eguna

 degu Aiete'n zaindari,

 bertsu batzuek eskeintzen dizkat

 gaur biotz guztiz berari,

 ta otoitzean eskatzen diot

 Jesus aldarekoari,

 eman zaigula osasuna ta

 pake gozoa danori.

 

 -2-

 

 Agorrilla'ren erdi aldera

 Aiete beti pestetan,

 alaitasuna gaņezka dabil

 nola zar ala gaztetan.

 Bailara zoragarriagorik

 ez dago nere ustetan;

 izen eder au lur ontan degu

 nik ez det entzun bestetan.

 

 -3-

 

 Ni ez naiz emen sortua baņa

 ala ere zaitut maite,

 goiko galtzaran geientsuenak

 nere berri ba-dakite.

 Etorri nintzan oraintxen dala

 ogeita amazazpi urte,

 geroztik beti gogoan zaitut

 biotz nereko Aiete.

 

 -4-

 

 Konturatuko al-gera noizpait

 nor dan gure Gipuzkoa,

 amaika bider esaten det nik

 dirudila urrezkoa.

 Lenengo mallan dago Aiete,

 ballara eder askoa,

 Espaņia'ko lendakariak

 ere au du gogozkoa.

 

 -5-

 

 Aiete beti sonatua da,

 ez dago esan bearrik,

 garai batean edaten gendun

 emen sagardo ederrik;

 gaur, zoritxarrez, tolare gutxi

 ta kupel asko alperrik,

 ura aukeran ba-degu baņa

 gu geienean egarrik.

 

 -6-

 

 Ezin ukatu aietearrok

 euskera maite degula,

 gure asmoak indar-berritzen

 Jauna'k lagun dezaigula.

 Mundu guztian zabaldu bedi

 euskaldunaren odola,

 birau gabeko izkuntz eder au

 galdu ez dedin sekula.

 


inprimatu