inprimatu
Elgoibar'en badaki
Izenburua:
Elgoibar'en badaki
Sinadura:
Salaberria, Sebastian
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Salaberria, Sebastian

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
302.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Elgoibar'en badaki

 

Salaverria, Sebastian

 

 -1-

 

 Elgoibar'en badaki

 portatzen jendeak,

 ain dira trebeak,

 lanerako batere

 kupira gabeak;

 Aizdon fabrikan ari

 diran langilleak,

 artu dituzte asmo

 ezin-da obeak;

 merezi du gaxorik

 dagoan andreak.

 

 -2-

 

 Fabrika ortan egin

 nai dituzte lanak,

 alkarturik danak,

 laguntza izan dezan

 premian dagonak;

 badaki berri on au

 irakurri dunak,

 dirala borondate

 oneko gizonak;

 bertsuan bidez artu

 nere zorionak!

 

 -3-

 

 Erri ortan fabrika

 geiago badira,

 dutenak kupira,

 ala esan dit beintzat

 batek belarrira,

 ez dirala gelditu

 atzera begira

 eskua luzatzeko

 bear dan tokira;

 oiek ere laguntzen

 asi omen dira.

 

 -4-

 

 Andre au arkitzen da

 estuasunean,

 gaxotu danean;

 fabrikanteak ori

 jakin dutenean,

 berialaxen asi

 zaizkigu lanean,

 ordubete sartu nai

 dute egunean,

 laguntz au izan dedin

 beren izenean.

 

 -5-

 

 Pilar Goikoetxea

 dala andre ori

 esan dire neri,

 sendatu nai lukena,

 biotzetik eri;

 eskerrak Elgoibar'ko

 jende jatorrari,

 borondatez eraso

 diote lanari,

 laguntzeko asmoan

 gaxo dagonari.

 

 -6-

 

 Langilleak ez dute

 borondate-paltik,

 nork bere aldetik

 orduak sartzen asi

 baidira gogotik,

 premian dagonari

 laguntzeagatik;

 arren erruki zaite,

 Jainkoa, zerutik,

 lenbailen sendatuta

 jarri dedin zutik!

 

 -7-

 

 Ogei ta amairu urte,

 oraindikan gazte,

 baņan Pilar triste;

 badauzkatzu kezka ta

 zenbat buru-auste;

 luzarokoa danik

 etzazula uste,

 Londres'en sendagille

 onak badituzte,

 operatu ta ongi

 jarriko zaituzte.

 

 -8-

 

 Sendatuta ekarri

 nai bada onuntza

 Pilar'en gorputza,

 Londres'en egin bear

 zaio ebakuntza;

 baņan dirua bear

 juateko aruntza,

 irureun milla pezta,

 ez da gauza utsa;

 ortarako bear da

 norbaiten laguntza.

 

 -9-

 

 Gaitzak zenbat naigabe

 ta kezka sortzen du,

 beldurra sartzen du,

 maltzurkeriz bixita

 nun-nai egiten du;

 batere uste gabe

 atea jotzen du,

 giltzatuta kanpoan

 utzi al bagendu!,

 baņa datorrenean

 berak zabaltzen du.

 

 -10-

 

 Guk nai giņuzke egun

 asko atsegiņak

 ta gutxi samiņak,

 baņa ordu guztiak

 ez dira berdiņak;

 garbi esaten digu

 Kristoren dotriņak,

 mundu zabal ontako

 pozak eta miņak

 xinisteko dirala

 guretzat egiņak.

 

 -11-

 

 Buruzbide bikaņa

 orduak sartzea,

 zuri laguntzea,

 nik ere opa dizut

 azkar sendatzea;

 gauzarik ederrena

 konformatutzea;

 pentsaturik guretzat

 dala supritzea,

 pazientziz eraman,

 Pilar, gurutzea.

 

 -12-

 

 Elgoibar'tar zintzoak,

 zuen baiezkuak

 dira egizkuak,

 amaika seme jator

 badu Gipuzkua'k;

 laguntza oiek dira

 guztiz premizkuak;

 luzaturik bear dan

 tokira eskuak,

 egiten dira obra

 karidadezkuak.

 


inprimatu