|  
             
		Dionixio Inda zanaren oroimenean
  
 Salaverria, SEbastian
  
  1
  
  Lagun on bat bagendun 
  San Pedro'n lenago, 
  giņan txoriak baņo 
  alkar maiteago;
  gure begiak ezin 
  ikusi geiago,
  il zan da gaur zeruan 
  gozatutzen dago.
  
  2
  
  Larogei ta lau urte 
  emen igarota, 
  Jaunak eraman ziņun 
  zeru eder orta;
  gu ere aurki gera 
  zugana igota,
  ori danontzat berdin 
  jarria dago ta.
  
  3
  
  Dionixio, ziņan 
  zu gure laguna, 
  egun batez guztiok 
  agurtu ta juna;
  ta omenaldi gisa 
  gaur egin zaizuna, 
  zure erria da au 
  eskeņidizuna.
  
  4
  
  Gertatzen giņanean 
  alkarren onduan, 
  zenbat itzaldi goxo 
  egiten genduan;
  zu nor ziņan oraindik 
  daukagu goguan,
  ta oroimengarri au 
  merezi zenduan. 
  
  5 
  
  Errekiņakin pipa 
  arturik ortzetan, 
  Euskalerriakin zu 
  beti ametsetan; 
  mintzatzeko etziņan 
  egoten lotsetan, 
  maitiena euskera 
  zendun izkuntzetan. 
  
  6 
  
  Memori onekoa, 
  itzlari trebea, 
  lanean ere ziņan 
  kupira gabea; 
  erlijio gauzetan 
  izanik fedea,
  nun arkitu gizon bat 
  zu baņan obea?
  
  7
  
  Etxetikan atera 
  eta aduana, 
  antxen bertan egiten 
  baizenduan lana;
  ta nola izan ziņan 
  ibilkari ona,
  oņez pasatzen zendun 
  bide ori dana.
  
  8
  
  Zuk gogozkoa zendun 
  astean da jaitan 
  arrantzara joatea 
  edozein garaitan; 
  askok ikusi zaitu 
  Pasai'ko ur oitan 
  zeure txaluparekin 
  iņoiz txipiroitan.
  
  9
  
  Pintatzen pasa ziņun 
  ordu atsegiņak,
  eta orain or daude 
  zure obra fiņak: 
  eleizan aldaretan 
  dauden imajiņak,
  ta beste zenbat gauza 
  ederki egiņak.
  
  10
  
  Jainkoak doai ori 
  nola eman zizun, 
  musika ta kantua 
  gustatzen zaizkizun; 
  bertsolaritzan berri 
  ondo zenekizun, 
  zuk kantatuak pozik 
  entzuten nizkizun.
  
  11
  
  Dionixio, nago 
  uste osuetan 
  zabiltzala zeruko 
  bide gozuetan; 
  nik auxe opa dizut 
  nere bertsuetan: 
  Jaunak artu zaitzala 
  bere besuetan.
  
  12
  
  Lagunak oroitzea 
  guztiz atsegin da, 
  berak ere biotza 
  eskeintzen zekin da; 
  erregutu dezagun 
  guk otoitz eginda, 
  zeruan gerta dedin 
  Dionixio Inda.
    
		
            |