Legazpi. Jaien bukaera
An-zan
Miranda-Olako zelaia zegon
lorez Jantzita apaiņa,
antxen bilduak izan giņaden
erritar talde bikaņa,
Lendabiziko izan genduen
errikoi Meza atsegiņa,
Bitti ta Iņaki tartean ziran
bota zituzten bertso biņa,
erri guzia kantari zegon
uraxen bai giro piņa.
Ola-gizon trebeak gero
bazuten naiko zer egiņ,
burni guriak malluz luzatzen
egin bai zuten alegiņ,
Itxaropena neska-mutillak
dantzatu ziran txit ariņ,
aitatuko bertsolariak
bulartsu zioten ekiņ,
Zai-Gor, irukoitz aliak, agur
abesti goxoz ta biguiņ.
|