Odolaren erreten
Amuriza
Odolaren erreten
nola dugun zaina
Euskadirako hori
exenplu apaina
oraindikan Madrilek
agintzen du baina
noizbait horri hartuko
diogu tamaina.
Notiziak badatoz
Lemoiztik astero
langileak greban ta
omen daude ero.
Nagusiak esana
kontuz hartu gero
munduko deabrua
baita Iberduero.
Txorizaleak hemen
asko bildu gara
mendira joan nahi ta
heldu gara hara
mozolo bat zetorren
ni nintzen einara
miru santuren batek
nazala anpara.
|