Astirik eza
Quoist
Banabil, Jauna,
gizasemeak dabiltzaten
bidetik Kanpo.
Badabiltza ibilli,
batetik bestera,
astirik gabe,
presaka,
korrika,
juan-etorri.
Bizikletak korrika,
autuak Korrika,
kamioak Korrika,
bidia korrika,
errietan korrika
guztiak korrika.
Korri denbora ez galtze arren,
korri denboren ondoren,
korri galdutakoa arkitzen,
korri denbora irabazte arren.
Egun on,
gizon,
aztirik ez det,
parkatu.
Aurrera noa,
aztirik ez det,
zai egoteko.
Karta amaitzera noa,
astirik ez det.
Zuri laguntzea litzaike gogoko,
baņan...
aztirik ez det.
Bairik eziņ eman,
astirik ez det.
Irakurtzerik eziņ,
ezta gogoan miazterik,
lear eginda nago,
astirik ez det.
Otoitza,
nere gogoko litzake,
baņan...
astirik ez det.
Zuk Jauna konprenditzen dituzu
gizaseme auek,
astirik ez dute.
Umetxoa jolasean...
maņan astirik ez...
bearbada geroago
izanen du...
Eskolaruak deberrak egiten...
astirik ez...
bearbada geroago...
Estudiantiak ordu asko,
lan geiegi,
astirik ez...
bearbada geroago...
Gazteak pelota jokuan,
futbolean...
astirik ez ...
berbada geroago.
Ezkonberriak etxea prantatzen,
jazten ta egokitzen...
astirik ez...
bearbada geroago...
Aita-amak semeak ezitzen.
astirik ez...
bearbada geroago...
Aitaita-amamak billobak inguruan...
astirik ez...
bearbada geroago...
Gaxo daude,
sendabidean jartzeko,
astirik ez...
bearbada geroago...
Il zorian daude,
astirik ez dute
geiago...
Berandutxo!
Orrelan, Jauna, dijoaz
denboraren atzetik,
atzeman eziņik;
ba doaz lurgaņean zear
arnasa artzeko
astirik gabe,
korrika,
lertzeko zorian
bizkar gaņeko
kargaren kargaz.
Ez dira sekulan akaberara iristen
ez bai dute astirik;
alegiņak egiņ arren,
astirik ez.
Denbora palta.
Denbora askoren palta.
Jauna,
ez dituzu neurriak ondo artu,
mundu guztia bai dabill oker:
orduak motzegi,
egunak ez luze.
Bizitza berbera
laburra.
Zu zaude
denboratik aparte ta
irripar dagizu
gu denborakin dabilgun burruka
ikusten.
Ta gizoneri denbora-neurria
diezunean banatzen,
badakizu
zer dagizun.
Bakoitzari beria.
Eginbearrezkoak egiteko aņa
denbora.
Ez da baņa
alperrik galdu bear,
ezta lurperatu
ere
zure doia bai da
denbora,
pasatzen dana,
gorde eziņa.
Jauna, asti ba dut,
asti neuria,
Zuk emandako
denbora-neurria.
Nere bizitzaren urteak,
nere urteen egunak,
nere egunen orduak,
denak dizut neureak.
Neuk bete bear uneak
pakean,
ixillean.
Uneak betetzea da
ur txepela,
ur orrekin egin dezazun
ardo gorri bizia
Kana'ko eztaietan
egintzen duan bezela,
gizonaren ergela
sendotzeko.
Gaurko illunabarrean
ez dizut
au ta ura ta bestea
egiteko astirik
eskatzen.
Gauza bat eskatzen dizut
bakarrik:
Zuk nai dezuna
Zeuk emandako denboran,
konzientziz,
egiteko aukera.
|