Mutilzarron bentajak
1
Mutilzarron bentajak
asko dira, izan
eta iņor badabil
orretxen peskisan
belarriak zabaldu
entzuteko gisan
bertsotan esango dot
nun-zelan gabizan
ezkonduak kontuak
atara dagizan
2
Alkarregaz gabiltza
txiki-txikitarik
eta probatu dogu
saltsa danetarik
gauza txikerrenari
txispa atararik
barretan asten gara
konturatu barik
gugaz ez dau sekula
umore faltarik
3
Oiturari eutsiaz
aspaldiko partez
etxetik urten eta
txokorantza artez
antxe batuten gara
geure borondatez
bapo afaldu eta
ondakinik bapez
badakigu gozatzen
janaren bitartez
4
Musean eiten dogu
amaika postura
batak "ordago" bota
ondokoak gura
diruak antxe dabiz
eskutik eskura
iņoz galtzeak baņa
ez dausku ardura
batzuek edan arren
bestien kontura
5
Munduon bakotxari
berea zor jako
neskazaleak gara
eta sekulako
beti gagoz umorez
erromerirako
zarrak edo gazteak
atso zein neskato
danak dira ederrak
gure gustorako
6
Geu be naikoak gara
juerga egiteko
motiborik badago
askozaz obeto
gero parrandan lasai
aspertu arteko
solteru egoteak
gauza on bat deko
guk ez dauku ordurik
etxeratutzeko
7
Iņoz edo bagagoz
senetik urtenda
batzuk diņoe gatxau
ez leikela senda
gure botika baņa
betitik izen da
botilari eutsi ta
edan tenga-tenga
ardau ona artuta
dana konpontzen da
8
Gure pazientzia
eldu da onaņo
kontu danak esanda
naikoa, ze koņo
detailetxu bat baņa
badago ondiņo
esango dotsutena
ez aztu eguņo
oba lotuta barik
lar lotuta baņo
Prontxio
|