Pasaia'ko erritik
Xenpelar
Pasaia'ko erritik
dator notizia
zezen bat izan dala
jenioz bizia;
kantatutzera nua
bixtan ikusia
konsolatzeko triste
dagoen guzia
Santiago eguna
Pasaian siņale
allegatu ez denak
egin beza galde;
asieran jendia
zezenaren alde,
azkenian etziran
arrimatu zale.
Plazatik itxasora
salta da igari,
adarrak besterikan
etzuen ageri;
bakerua begira
bere zezenari,
exerita jan ditu
iru libra ogi
|