inprimatu
Eskuak baltzak dauzkat
Izenburua:
Eskuak baltzak dauzkat
Sinadura:
Peņagarikano, Anjel Mari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Peņagarikano, Anjel Mari

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1096-1097.zk.
Orrialdea:
45

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eskuak latzak dauzkat

 

Peņagarikano

 

 Eskuak latzak dauzkat

 burua argia,

 ta lanerako ez naiz

 ni kobardia,

 lan egiteko tresnak

 guretzat zer di(r)a,

 atxurra eta pala

 ta berdin gurdia,

 komeri berdia,

 guk hartu sardia,

 bestentzat ordia,

 madrila erdia,

 hara nora joaten dan

 gure izerdia. (bis)

 

 Zenbat behar ote du

 gizon bakoitzeko,

 bi mila eta bostehun

 gutxieneko,

 inpuestua gehitxo

 hortan degu kako,

 egiten degu lana

 ta besterentzako,

 bakar batzuk lepo,

 gu eskax ta seko,

 hamaika sujeto,

 gu baino hobeto,

 guk egin behar lana

 haiek jateko. (bis)

 

 Zergak izanagatik

 derrigorrezkoak

 guztiak ez dirade

 beharrezkoak,

 alperrik gure atxur

 pala ta zestuak,

 Madrilera doazte

 guk egindakoak,

 laztuta eskuak,

 txit aldrebestuak,

 ez dira justuak,

 gure apostuak,

 Madrilean han daude

 inpuestuak. (bis)

 


inprimatu