inprimatu
Ni ez naiz gerraren zale, baizik pakearen alde
Izenburua:
Ni ez naiz gerraren zale, baizik pakearen alde
Sinadura:
Peņagarikano, Anjel Mari - Lopategi - Amuriza
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Amuriza, Xabier
Lopategi, Jon
Peņagarikano, Anjel Mari

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
955.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ni ez naiz gerraren zale, baizik pakearen alde

 

Peņagarikano - Lopategi - Amuriza

 

 Peņagarikano

 

 Gure mundua ere

 hain dago itsusi,

 elkar ere ezin

 gerade ikusi,

 ez naiz gerraren zale

 zuen adierazi,

 horrek ekarri ditu

 hainbeste desgrazi,

 gu zazpi probintzi,

 horra nere iritzi.

 lapur ta polizi,

 zenbat injustizi,

 alkar maitatuz ezin

 al leike bizi?

 

 Horrek sortu dizkigu

 makina oztopo,

 hau esanagatikan

 ez naute joko,

 hori Xenpelarrek behin

 esan zuelako,

 geroztik hari kaso

 egin behar zako,

 maltzurkeriz bapo,

 nortasunez flako,

 gerra zertarako?

 hondamenerako?

 lagunurkoa maite

 ez dugulako.

 

 Deabruei hartzen diet

 urrutitik usai,

 nik beti joan nahi nuke

 pakean itzai,

 entzun dira hildakon

 hainbeste hil kanpai,

 eta espaloietan

 gaurkoz odola blai,

 hurren zenbat etsai,

 gu hondatzeko zai,

 bota dituzte bai

 tiroz hainbat anai,

 horrela bizitzerik

 guk ez dugu nahi.

 

 Lopategi

 

 Pakearen eskeintza

 egiten dute hor,

 eta dei horrentzako

 ez nago entzungor,

 justizi on batekin

 gura genduke lor,

 baldin bagera euskaldun

 baldin anai ta nor,

 horretan alegin bat

 ez ote degu zor.

 

 Izango ote gara

 hainbesterako din,

 gerrak ekarri digu

 denontzat hainbat min,

 pake itxaropena

 orain gugana jin,

 anai bezela denok

 egin dezagun zin,

 jokatuko dugula

 zintzo, garbi, ta fin.

 

 Amets hori lortzea

 gertatu leike gaitz,

 mugitu behar ditut

 gaur harri eta haitz,

 euskaldunak pozteko

 noizpait pakezko jaiz,

 gerraren burundia

 naiz eta azaldu maiz,

 ni pakearen alde

 beti joango naiz.

 

 Amuriza

 

 1

 

 Hortxe doa orain jaunak

 nere lehen sakea,

 Xenpelarrek aitortzen zun

 etsaien atakea;

 mendez mende izan dugu

 hemen sua ta kea,

 Gernikak ere ikusi

 zuen errematea.

 Baina ez naiz horren zale

 ta non dago atea

 gerrari irabazteko?

 Hortik dator pakea.

 

 2

 

 Nork ez daki gure lurrak

 zenbat karga dakarren,

 gai horrekin hor tiroka

 ez hadi jarri arren;

 Euskalerria badabil

 bi hankakin ta erren,

 guk libre behar genuke,

 sorginak akelarren,

 begi bata ere ia

 gal nezake pozarren

 besteakin pake eder

 hori ikustearren.

 

 3

 

 Xenpelarrek bihotzean

 bazuen nahikoa min,

 bertso hori kanta zuen

 bere hortz eta agin.

 Baina pake hori nola

 sor liteke noiz jakin,

 alperrik da hemen odol

 danak hola irakin

 pake hori helduko da

 gerra irabazteakin

 nahi duenak aditu du

 eta isildu nadin.

 


inprimatu