Pekatari aundi bat
Pekatari aundi bat
guztiz ona
eldu da Zuregana;
Barka, barka, Jauna!
Zaurtu dio biotza
damurik miņenak
bai eta kendu itza
barneko auenak.
Jauna, zure aurrean
Egin det pekatu,
Nere gaiztakeriaz
Zu zaitut samindu;
Aitor dizut apalki
Orain nere errua;
Barka, ontzat ar zazu
Ai! nere damua.
Ayoska ta negarrez
Gaur eldu natzaitzu,
Nere malko samiņak
Ai! ikus itzatzu;
Urrun zazu nigandik
Zure zigorrada
Nik pekatu egiņaz
Merezi dedana.
Zu zaitugu gizonok
Aitarik onena
Ta guri barkatzeko
Beti prest zaudena;
Zein aundia ere dan
Nere txarkeria
Askoz aundiago da
Zure errukia.
|