Pazko eresia
Nere kristau maitea
Piztu da Jesus gurea
Gloriako Erregea
Aleluia!
Bazko bestaren goizean
San Pedrorekin batean
Joanes illargira zegoan
Aleluia!
Joanes goan zen aitziņago
San Pedro saindua baņo
Donbaren aitziņeraņo
Aleluia!
An zen Madalena ere
An zen Maria Jakobe
Ete Maria Salome
Aleluia!
Etorri zen aingerua
Eta eman abisua
Galilean da nausia
Aleluia!
Tomasi zioten erran
Eta aditu ondoan
Onik gelditu zan dudan
Aleluia!
Urbildu ziran arara
Negarrez urtzen zirala
Gorputzaren gantzutzera
Aleluia!
Etorri zen Aingerua
Eta eman abisua
"Bakia zuen artean"
Aleluia!
Tomasi zion nagusiak
Agertu bere zauriak
Uzteko duda guztiak
Aleluia!
Etorri zaigu Maistrua
Eta dena beraztua
Zu zera gure Jainkoa
Aleluia!
Orai bazko saindu untan
Kanta dezagun bereuntan
Jaungoikoaren amoretan
Aleluia!
Jaunari esker maiteki
Eta goraldu apalki
Beti yauretsi sendoki
Aleluia!
|