Txabalategi bertsolaria
Oyarbide, Florian
-1-
Hernaniko ballara
paketsu batean,
Onyi eta Agiņa
mendien tartean;
len pagadi ziranak
gaur piņu artean,
baserritxo bat dago
Jaunaren pakean.
-2-
Orrek, "Txabolategi"
du bere izena,
bertsolari bat bazan
txukun ta zuzena.
Antxe jaio ta bertan
bizi izan zana,
etxearen izenez
deitzen ziotena.
-3-
Txabolategi lengo
gizaldikoa zan,
munduan ibilia
bertsolari gisan.
Sagardotegietan
baita ere plazan,
aren entzute ona
nork ez degu izan?
-4-
Txabolategirenak
bertsoa ugari,
entzuten nion nere
aitona zanari.
Zertatik il zan ere
ark esana neri,
gaur bertsotan jarriko
dizuet zueri.
-5-
Lantokira esnea
Txabolategiri,
emazteak eraman
oi zion berari;
bidean zeramala
botilla erori,
lepo-lepotik autsi
baiņan ez ixuri.
-6-
Emazteak botilla
senarrari eman,
esanaz, nola autsi
zitzaion bidean;
baiņan ardura gabe
ark esnea edan,
eta kristal printza bat
sartu sabelean.
-7-
Este danak zulatu
kristalaren printzak,
ta ezin asko iraun
munduko bizitzak;
bertsotan jarri zuan
bere eriotzak,
Jesusi eskeņiaz
azkeneko itzak.
-8-
Bertso eder xamur bat
guztiz zerutarra,
norbaitek eman zion
artarako indarra.
Itz neurtuzko otoitza
ta azken agurra,
bukatu ordurako
il omen zan, orra!
-9-
Txabolategi gizon
fede aundikoa,
il zorian Jaunari
kantatutakoa.
Uste det erakutsi
zuala naikoa,
bertsolaria zala.
ben-benetakoa.
-10-
Naiz ta bertsolariak
izan berekiko,
jatorrizko doaia
itz neurtuetako,
ez da lan egokia
nere usterako,
eriotzean dagon
gizonarentzako.
-11-
Milla eratakoak
naiz sortu mundura,
eriotzari danok
diogu ardura.
Neri sarritan auxe,
datorkit burura,
Txabolategik zuan
espiritu ura.
-12-
Bukatzera nijoa
asitako lana,
sentimentuak bultza
ta egin dedana.
Euskaldun izar eder
goxo arengana,
bertsolari bizi ta
bertsotan il zana.
|