inprimatu
Lendabiziko nere burua
Izenburua:
Lendabiziko nere burua
Sinadura:
Ortuzar Eskaltza, Pedro (Iturri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ortuzar, Pedro

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
722.zk.
Orrialdea:
32

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lendabiziko nere burua

 

Iturri

 

 Lendabiziko nere burua

 nai nuke zerbait aztertu

 nik erria zer egin ote det

 bortxatu edo aspertu?

 baiņan alare poz bat dadukat

 enazutela baztertu

 oraindik ere gizan nitzake

 oraindik ere gizon nitzake

 baneki nola eskertu

 

 Beiņere baiņa kezka geiago

 gaur darabilkit burutan

 nola arraia ibilli nauten

 erri guztiaren autan

 alegin danak ein (...)

 ibilli naizen lekutan

 jakingo nuke meritu abek

 jakingo nuke meritu abek

 moiz irabazi ditutan

 

 Egun hau nola eskeinitzen zun

 gaur Euskal Herri osuak

 lagun geiago ere banitun

 onuntza etortzekuak,

 asko oraindik giltzapian

 asko erbesteratuak

 neri ez baiņa aiegatikan

 neri ez baiņa aiegatikan

 jo itzazute txaluak.

 


inprimatu