Maiatza
Ameslari
Maiatza,
maiatza,
maiatz berri bat,
eta gaur
kakatz berri bat.
Ez nuen
esperantzarik
ez
eta dudarik
zure abortuaz.
REPSOL, CAMPSA,
ESSO, KUTSADURASA,
NAUSEA S.L., NAZKASA,
BOKASSA (beltz
dago arazoa)
Monoxidoaren
diktadura,
alkitranaren
gobernu
«monokolorra»
Natura
erori
da
erori
natura, nora?
Hainbat eta hainbat
urteetako agiriak,
zensuratuta
(apologia de terrorismo)
Gizonaren aurka
gizona ren
buruhilketa,
kamikaze euskalduna,
hil, gizona.
Oxigenoaren heriotza
-heriotz pasiboa, inpotentea
Urepel,
mendizuri,
sasibehi,
bashezurde.
-Lasturko zezenek ez dute
belar gehiago jango-
Organokloradoak
eta
azidoak makiabelikoki.
Smong,
Klorhidrikoaren
hodei
liluragarria.
Sulfuriko eta nitriko...
radiaktibitate
madarikatua.
Uranioaren
lekukotasun hurbila.
Maiatz irendutakoa.
Lehen Bilboaldea,
Oria ibaia...
eta orain
Urola.
CO, SO, DDT.
|