Agur, Joxe Martin
Ondardi
Nun hago nora joan haiz
gure lagun Joxe Martin
hirekin bildu nahi diagu
hagoken tokin
hire heriotzak utzi dik
euskadi osoan min
hagoken lekuan
izantzak atsegin
Hi deitzen hinduten
Joxe Martin «Usurbil»
askatasunen bila
beti itzan ibil
denok ba zekiagu
nortzuk hauten hil
hire heriotzataz
ez gaituk egongo ixil
UCD ez da bakarrik
nire hiltzaile
alboan ba dizkik
makiñat laguntzaile
esanaz dabiltzanak
direla abertzale
baita gainera ere
pakearen zale
ba zekiagu nortzuk diran
herri askatzaile
Lehergailu batek zatitu dik
hire gorputz guzia
zati hoitatik sortuko dek
borrokarako hazia
hi haiz herriarentzat
askatasun haizia
hi haiz herriarentzat
egizko bizia
Negarrez utzi dek
gaur herri euskalduna
gure artetik joan haizelako
Joxe martin laguna
baina borrokak beteko dik
hik utzitako hutsuna
zihur egon ai lortuko dela
independentzi eguna.
Usurbildarrok ez galdetu
gertaera hau nola
zuek ere eskeini
herriari odola
jarrai zazute Joxe Martinek
erakutsitako eskola
ez badezute entzun nahi
ezer ez dizuela ajola
Gure artetik joan haiz
askatasun berri bila
hiretaz oroitzen dituk
euskadi ta usurbila
ez diagu sinistu nahi
hagokenik hila
hire lanaren frutua
egi bihurtu dedila
egin deken guztiagatik
hiri esker mila.