Nere barrengo larritasuna
Amantzi
-1-
Nere barrengo larritasuna
lasatu nai det aurrena
esanaz emen ĢAmasaģ dala
tokirikan politena,
Ain tontor zoragarria zera
gaur ezin egin leikena
orrengatikan zu, neretzako
zera txokorik maitena.
-2-
Danon jabeak zu egin ziņun
baxtarrik ederrenean
baso, soroak, belaz errekak
dituzula aldamenean,
karaitz biziko mendi ortara
iņoiz joaten geranean
eguzkiak jotzen du gozoro
iparrikan eztanean.
-3-
Billabonako erriak beti
izango zaitu guraso
jatorriz goian arkitzen zera
eztaukagu zertan jaso.
Ain zarra zera, zere garaitan
artua ainbat eraso
baņan alare beti indartzu
bizi zera gozo-gozo.
-4-
Leku aizetsu osasuntzua
eztago zure berdiņik
ludi ontako bost egaletan
zu, bezelako ixkiņik,
toki obeak izango dira
ez ortaraņoko piņik
batzuek baietz diote baņo
nik eztet sinixten danik.
-5-
Gure aurreko aitona zarrak
emanikan asiera
aurten eun urte beteko dira
jakiņan gaņian gera,
iturritxo bat ekarri zuten
baso goinetik kalera
iņork eztegu ur eder ori
ekarriakin galera.
-6-
Urtean buru ikusten degu
zer gauza egiņa dagon
auso lanean lan egiteko
sesiorikan etzegon
alkartasuna dan onena da
onen zalantzan ez egon
gaur ere pixkat badago baņo
orduan geiago zegon.