Jaun Zerukoa lagun dedala
Oiarbide, Florian
-1-
Jaun Zerukoa lagun dedala
eta beraren pozian,
bertso batzuek jartzera nua
Iparagirre'n bozian;
etxeko maiorazko
baserrietan asko
neskatxak joan nai ezian,
mutil zartutzen ari dirade
gaur Euskalerri guzian.
-2-
Baserrin dauden maiorazkoak
orain gaurko egunian,
neskatxetatik ezetza dute
beti edo geienian.
Gogorikan ez bate,
eta oiek eztute
baserrin ai nai lanian,
kalian ere eztira bizi
guziak zorionian.
-3-
Gaurko neskatxak asmua dute
juateko kale aldera,
Esaten dute, ni ez nijua
baserrin lan egitera.
Jarri nai dute «Ye ye»,
ori gustatzen zaie,
erdaldunekin batera,
ola jarraitzen baldin badegu
galdua degu euskera.
-4-
Garai bateko guraso zarrak
gauz onak erakutsita,
beste mundura juanak dira
ondorenguak utzita;
aiek beti baserrin
lan egiten zuten pin,
guk eztegu ikusi-ta,
bizitzerikan ezta izango
danok kalera jetxita.
-5-
Senargai billa zabiltzatenak
argi ibili begia,
ikusi gabe ezta jakiten
zein dan mutil egokia;
utzi aundikeriak
eta txarakeriak,
maitatuaz baserria,
lurra jirata sortutzen baita
eguneroko ogia.
-6-
Senarra artzen baldin badezu
jatorra eta zintzua,
soro-zelatan lan egitea
da gauza osasuntsua.
Baratz dana beteta,
tipula ta patata,
aza; porru ta letxua...
baserrin ere izan diteke
bat oso zoriontsua.
-7-
Idi eta bei, beor da asto,
ollo, ardi eta auntza,
batzuek lana, besteak jana,
esnia eta arrautza.
Ta juatea kalera
utzi alde batera,
berritu gure bizitza,
baserrin gordetzen dira gure
oiturak eta izkuntza.
-8-
Ikusi gabe ezta jakiten
zoriona nun daguan,
zelaian lana pixka-bat egin,
gero senarran onduan.
Izerdia atera,
kopetetikan bera
langillearen moduan,
bizilekurik osasuntsuna
baserria da munduan.
-9-
Bukatutzeko eskatutzen det
guztientzako mesedez,
gure baserri maitagarriei
eutsi gau eta egunez;
izanik euskalduna
jatorra eta ona,
alegin guztik egiñez,
ikusi eta esan zazute
arrazoi dedan edo ez.
|