Ostozko donarua
Ostozko donaruak
artu digu gala,
koplaririk obena,
an dagoala,
guk berriz uste degu
obiak gerala,
informiak e emango
ditut boriala,
izan ere ala,
itzegin dezala,
gizonak bezela,
ixildu bestela
gurekin luzituko
ez dek orrela.
Ostobeziņu ori
Mitxel ta Ametza,
irurak jokatzeko
zuten ametsa,
San Tomas orietan
denak zuten presa,
San Sebastianetan
guk gere promesa,
nork bere grandeza,
dubanak ar beza,
plazan ager beza,
baldin al badeza,
Amezketan ziagok
zuen jueza.
|