Oiartzungo bertsolariek, Usurbilgoei desfioa
Ezin ixilik egon liteke
bertsolaria txokuan
beren kemenak zaldutzeko
egon leitezke goguan
neurketa bat egin naiean
emen nolatan daguan
asmo beroak azaldu dira
Oiartzungo inguruan
Entzunda gaude bertsolariak
Usurbilen badirela
neurketara iritxi ta ere
berak txapeldun daudela
desafioa orain dijoa
erriak on ar dezala
berak gogotsu baldin ba daude
inguratu ditezela
Lau bertsolari Usurbildikan
Hernanira joan zian
beste lau bertan bazegozten da
Hernaniko erri jiran
alkar neurtzeko gogoarekin
ez lanerako kupiran
usurbildarrak sasoitzu eta
txapeldun gelditu ziran
Oiartzundikan Usurbillara
desafioa dijoa
entzun nahi dugu Euskal Erriko
bertsolarien mintzoa
erantzun on bat bidali zazu
Usurbil erri zintzoa
nai baduzute zai egongo da
Oiartzun erri osoa