Oi! Betlehen
Oi! Betlehen!
Ala egun zure gloriak,
Oi! Betlehen!
Ongi bait-du distiratzen
zugandik eldu den argiak;
betetzen ttu bazter guztiak,
oi! Betlehen!
oi! Betlehen!
Zer ohore!
Ala bait-zare goratua!
Zer ohore!
Zer grazia! zer fagore!
Zeruaz zare hautatua,
Jesus'en zare sor-lekua...
Zer ohore!. (bis).
Azkeneko
hor eldu da Jesus justua
azkeneko.
Gu dohatu egiteko
hertsi nahi du ifernua,
guretzat zabaldu zerua,
azkeneko (bis).
Guregatik
Jainko bat botherez bethea
guregatik
jausten da zeru-goratik,
bai, sortzen da Jesus maitea,
biktima notharik gabea,
guregatik (bis).
Maņateran
datza haurrik aberatsena,
maņateran!
Nork zuken sekulan erran
zeru-lurren Jabea dana
ikusiren zela etzana
maņateran?... (bis).
Artzainekin
heldu naiz Zugana lehiaz,
artzainekin.
Hek egina nai dut egin,
ta adoratzen zaitut, Mesias,
eta maite bihotz guztiaz
artzainekin (bis).
Ez dut deusik,
oh Jesus, Zuri eskaintzeko
ez dut deusik
bihotz hobendun bat baizik;
eskerren Zuri bihurtzeko,
hanbat emaitzen pagatzeko
ez dut deusik,
ez dut deusik.