Ogei ta lau bat urte inguru
Ogei ta lau bat urte inguru
Mutrikun igaro zuan,
Kristoren alde lan egiteko
beti geturik zeguan.
Pobretasunez bizi izan zan
pobre maite baitzuan
Karidadea egiņaz sarri
kalean edo auzuan,
Orain zeruan pozikan dago
betikotasun osuan.