O Maria nekatsua
1
Maria nekatsua
bakartaldi larrian
miņez zaude beterik,
gure pekatuen gatik.
2
Jesus zure semea
utzi dute ortzirik.
Zure biotza larri da
guztia miņez bete ik.
3
Bakarrik utzi zaituzte
zure bakartaldian;
eldu gera zure gana
miņ bizi-aundiarekin.
4
Zu izanikan ere
zeruko Erregiņa,
Andre guzien artean
zera saminduena.
5
Gure ama zeranaz geroz
otoitz egizu gutaz;
zure miņak jakiņik,
damuz gaude beterik.
6
Zuregana deiez gaude
aiez eta negarrez
negarrezko aran ontan
beti nekez beterik.
7
Zure biotz ederra
ongi miņez betea;
gure biotza garbizazu
zure esker guztiz sainduan.
8
Zure arpegi ederra
zeruko atsegiņa
zeru guziak ikusten du
guzia miņez betea;
9
Zure begi ederrak
zeruko argi alaia,
orain dauzka negarrak
guziak minberatuk.
10
Zure bakartaldia
zeruak ikusirik
guzia beltz jantzi da
samintasun aundiakin.
11
Zure miņaldi aundiak
ezin adiraziak,
pekatari guzientzat
atsegin aundietakoak.
12
Gure itxaropen zera
eta beti izan zera
gure neke guzientzat
laguntzalle aundia
13
Juan saindu ta Madalena,
Ama nekatsu orrekin
Irutasun sainduari
otoitz egizue gutaz.
14
Jesus maitazalea,
gure Erosle maitea,
gure neke guzietan
gure atsegin ona.
15
Zorioneko Bautista,
ekandun audietakoa,
zure zale guzientzt
aterpe aundietakoa.
|