Alberto Laxaren omenaldian, "amarrekoan"
Noiz-bait
Bat-bat gizon bat.
Bi, jaio-bizi
Ondarrabian.
Bertan sortu, bertan ezi,
saiatasunez iritxi:
zer ez du artista onek
merezi?
Beti oiņez, txukun beti,
artetsu eta artezi;
bere lan-egin danetan
berezi.
Iru: andre(a)kiņ
lau seme ditu:
bostak bizitu.
Umetatik aski zindo;
gurasoen seme zintzo,
etxerakoz lagun-bide
izanik.
Gaztetatik: soņulari,
txistulari, idazlari...
Ikasle danak zenbaitzen
nork daki?
Xei-xei besteei
dakian dana
erakusten gei.
Zeru zabala goiian;
itxas-ertz ondarra, bian...
Kaian ontziak, bai ta ez,
ur gaņez...
Nekez ibilli erbestez
uda berrian ametsez...
Txistu zarra ixiltzeke
negarrez.
Zazpi ta sortzi
bederatzikiņ:
ez du gaitz egiņ.
Ainbat lanetan maixua;
Erri(ko)Etxean oitua.
Ez dezu bertan laguntza
menarik.
Diru pozean ez bizi.
Ogi bidean poz aski.
Txorien egazkadari...
opari.
Amar: LAXATAR
Alberto, beste
berrogaitamar...
Txeki, ba, zure lanari:
ezi gazteak alaiki...
Doazten, artez, on bidez,
nai ta ez.
Eman nakizu danari
zure doaiak ugari,
ŦZERUKO ARGIAKŧ beziņ
pozgarri.
|