Nere maitea txuri-gorriak
Altzo-Azpi, Did.
Loak artu nindun
Apal-ondorean
Gaua etortzean.
Goiko ogi-ardoaz
Ase-moxkorturik
Artu nindun loak,
Maiteren biotzan
Etzanik burua,
Ardura-gaberik
Amets gozoetan
Nintzala gaxoa
Artu nindun loak.
Sutondoan pozik
Lotxo eztitsua
Egiten negoan,
Maiteren besoak
Seaska izanik
Maiteren biotza
Abeslari izanda.
Txorikume zurtza,
Biotza, otz-otzik
Esnatu zitzaidan:
«Nun zaude, eguzkia!
Nun zabiltza, maitia?
Nuti zaitut? esanik.
Maitearen billa
Laxter jaiki nintzan
Nornairi galdezka
-Jetsemanin nunbait
Aitari otoizka
Izango ote da?-
Ziotsan biotzak.
Zugatzei galdegin,
Arzulora-joan
Gauko illunpetan...
Abarrots samiñaz
Abeska-abesturik
Zegon zugaztia:
Odolezko intzaz
Arzulo-belarrak
Zeuden gorriturik.
T'ixil-ixitikan
«Aspaldi joan zan»
Zioten zugatzak;
«Joan zan aspaldi»
Zion arzuloak.
Zitori liraña
Kazkabar-ondoan
Gelditzen dan berdiñ
Gelditu zitzaidan
Ene bioztxoa,
Basoko lilia.
Gogoak arturik
Maiteren gogoak
Cedrongo sakana
Igaro,bai núan.
Umetxo bat pozik
Aldapa barrena
Zetorren laxterka
-Aingerua al zera
Maitek bialdurik-
Billatzen nazuna?
-Amaren aldera-
Urrengo etxera
Aguro noa bai:
Zitorizko txorta
Ementxe daramat.
-Mirra lore-pilla
Izango al balitz...
Miñ bizik miñgaña
Jan dion gaxoak
Bezela; nik itzak
Puska-puskaturik
Egiten nituan
Miñaren indarrak
Miñgaña lotuta.
Goi-gorantz igo, bai,
Gorantz igo nintzan.
Urruti lapurrak
Nabari nituan
-Maiteren aztarnik
Esan nien bela,
Ezta leku ontan?
Maitasun-sukarrak
Bai nauka arturik-
Makilla kenduta,
Makil-ukabilka
Ari zitzaizkidan.
Ni berriz ixillik!
Miñik ez-bai nuan
Ezertxore izan
Biotzeko miñak
Gorputza amosturik.
Aitzen det aiotsa:
«Maitea! Maitea!»
Dei-deiezka il zan
Begiraka neri,
Arantzezko oyan
Etzanik burua,
Odolez jantzita,
Biotza usturik.
Miñez txoratua,
Laztandurik oñak
Nere besakadaz
Bizitzari eutsi
Nai nion gaxoak;
Negarrez santsoka
Azkar uste nuan
Maita esnarazi.
Alperrikan baña;
Azkeneko loa
Egiten bai-zuan.
Ordundik; ordundik,
Txorikume zurtza,
Gurutze garayan
Det nere kabia.
Giro ona dalarik
Gurutze muñoan
Abesten-abeska
Gabaz ta eguñaz
Egoten naiz-beti.
Giro txarra dala
Biotz arzuloan,
Txokoan-txokoan,
Izaten naiz berriz.
|