Jesusen nekaldia
Altzi-Azpi, Di.
Zure-arantzak, Jauna, negarrez bustitzen utzi
Obenez azi zituen seme eskergabeari;
Nere damuz nai bai-nituzke legortu erazi,
Nere erruz buruan txertatu nizkitzun berorri!
Ona, ona, egun Jaungoiko eraillea... Ona!...
Ona! Jaio da amorru aularen seme maitea...
Dardarrez auts-egin gaiztoaren biotz arroa,
Jainko-garaipenaren egun betikorra bai-da!
Guztialdun sumiņaldi azpian makurtu-ta
Mendirontz dijoa ozta-nekez arkumetxoa;
Asarretutako odeien artetik bere Aitak
Begi zorrotzaz erdibitzen bai-dio gogoa.
Aingeru-mordoak, an, bide inguruan, bildurrez
Ostoen antzean tilinko-talanko dabiltze;
Izarrak illundurik igeska jo-purrukatzen,
Lurrera garrezko malko lodiak isuritzen.
Argi gabeko eguna, su-leizean sortua
Urrun! Edestia (historia) belztu ezazu bere izena
Jaungoikoa bera iltzean gorritu zenduena
Jainko berorren aserreak gorrita zaitzala!
Arkume txuria goiko zelayetan jayoa,
Begi beltz-urdiņezkoa, biotz jaungoikozkoa,
Geldi, errueza, geldi! Mendaitz tontor garaian
Otsoak dituzu, eta Jaunaren esku latza!
Dardar giz'autsa Jaungoikotasun-itxas barean
Jantziak erantzi-ta zeru lurren betaurrean,
Begiratze ziņezkor bat goietan ezarri-ta
Eseritzen da bakaulkian (trono) gure Epailaria.
Errukitasunez bete beterik zintzilikan
Goien gorroto ta gizonen iseka tartean
Aizean dago bi leoiek nork bere aldera
Tenka-tenka ari diraden ezur baten antzean
Zeru ta lurraren ixilune ikaragarrian
Itz batzuek esaten ditu, lenbiziko unean
Mintzatu zituan itz irazallen antzekoak
Bere guzti-alez mundu zarra berritu dezan.
Zeruak beltzez jantzita eskuraturik dauzka...
Sutargi biak, eguzki ta illargia, gorriak;...
Miņez lurraren biotza ara dabill sastadaka...
Judu-samalda sugetzar-lez edena botaka...
Guztien begiragarri Jainko bat dago illotza,...
Margoak oriturik, betazalak erorita...
Azkengo aldiz zimurtzen zeruko bekokia
Azken arnasaldia doi-doika egitekoan...
Lurrean, ara, zuaitz arren egali (fruta) aurrenak:
Ama miņ-saminduak, Juan-lilia igartuta....
Itzalak igeska dijoaz bazter-illunpetan....
Zeru-argia dator apaindurik gizadia....
Zuaitzetik artu dute jainkozko arnaria! (frutua)
Illobi batean datza nere kutun-kutuna!
Goazen, bai, guztiok kutxa doatsu artara
Guretzat eldutakoa laxter arrapatzera.
Illobia, ernemindu zure leen jaioa!
Agertu, bai, Agertu zure lili ederrena
Gaurdanik aurrera ez deritzazut illobia
Baizikan betetasuna ernetzen dun ildaska. (erretena)