Jesus'en biotzari
Altzo-Azpi, Di.
Zugan bizi nai det
Zugan barrundurik
Zerua bai dezu
Zure Biotz ori.
Aizea izango al banintz
Zure biriketan sartzeko
Ta odolari erantsita
Biotz-erdian bizitzeko!
Maitetasun-gose bizia
Jaungoikozko odolez asetzen
Deuntasunaren iturrian
Beti egongo nintzake.
Garitarteturik,
Estaltzen agerka,
Begiraka dabill
Ogi-itxurapean.
Garia izango al banintz
Enetxo ori izkutatzeko,
Jaungoiko beraren soiñtxoan
Nere burua aldatzeko.
Ezerez-egiri nai bainuke
Galburua izatekotzat,
Zeruetako Gal-buruak
Nere ordez erne al zezan.
¨Zer egingo diot?
Txoraturik nauka
Izkillu zar batez
Biotzean jota.
Iges-egiten badet gero,
Orpoz-orpo Berak darraikit;
Ezpataz erasotzen badet,
Bera oi da arren! garailari.
Ez suaga durundaririk,
Ez du zaldizko gudaririk:
Atzemanik! gaxoa! nauka
Goiko gudaroste berrik!
Garitarteetako
Umetxozko begik
Garailarik dira
Nere garailarik.
Maitale ase-eziñ oiek
Urbil-urbil beti dabilzkit;
Ez daude bein-beñere lotan,
Ez dute artzen atsedenik.
Oiek gogor loturik naute;
Oien atzemana izan nai det;
Kate oiek biotz-biotzan,
Antxen gorde nai bai nituzke.
Beran sartuko naiz
Biotz-aterpean.
Berak iltzen banau,
Maitasunez illa.
Zugan bizi-nai det
Zugan barrundurik
Zerua bai dezu
Zure Biotz ori.