inprimatu
Jaungoikoaren arkumeari
Izenburua:
Jaungoikoaren arkumeari
Sinadura:
Altzo-Azpi, Diego
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Alzo, Diego J. de

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1920
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
5

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jaungoikoaren arkumeari

 

Altzo-Azpi, Did.

 

 Jauzkatu zuan Maitaleak;

 ­Zeiņ polliki

 Zerutik bera jauzi zuan;

 ­Ura zan bai!

 

 Judako zelai izkutatuan

 Erori zan:

 Arkumetxoaren artilla

 Bai zeraman.

 Bere masalle gorrietan

 Arros-pillak;

 Bere begietan jainkozko

 Itxas bana;

 Bere ezpaņetan, bizitzako

 Iturria;

 Bere-biotzan zegon gargar

 Maitasuna.

 

 Ori da goiko Arkumea,

 Bai ori da;

 Bere izakeran darama

 Goiko antza.

 ¨Zergatik, nere Arkumea.

 Zaude geldi?

 Etzatozkit? biotzera

 Oe guri-guria-antxen det

 Zuretzat, bai;

 Iņor ezta oraindik etzan

 Atoz, zabiltz.

 Jauzkatu laxterren-laxterrenik

 Niregana;

 Zuri itxo-egiten nago

 Erdi illa.

 

 Lasto pilla gaņean datza

 Ganbelean;

 Minberatu baida zerutik

 Erortzean.

 Sema-Amari dagozkie

 Zintzilikan

 Negar-malko kupigarriak

 Betilletan

 Biotz-eske zetorrelata

 Arkumea,

 Gizonak utzi bai izan zuten

 Lasto latzan.

 

 Arkumea ez baizik artzai ere

 Bera bai-da,

 indar artuta jauziko du

 Zuraitz gora.

 Andik arrapatuko ditu

 Gizon txarrak

 Bere esku-on zaurien

 Abaillaz.

 


inprimatu