inprimatu
Gurutzeko maspilla
Izenburua:
Gurutzeko maspilla
Sinadura:
Altzo-Azpi, Diego
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Alzo, Diego J. de

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1920
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
18.zk.
Orrialdea:
84

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gurutzeko maspilla

 

Altzo-Azpi, Did.

 

 Maspil bat iki da gurutzean

 Arantzetan jayo da Maspilla.

 Nekaldi-odolak

 Gorriztatu zuen;

 Maitasun sugarrak

 Gorritu bait'ere.

 Jesesen Biotza da Maspilla;

 Jesusen Soņa da arrosa-arantza

 

 Txoriak bezela

 Asi naiz abesten;

 Erleen antzera

 Asi naiz miztatzen.

 ­Orren garaia dagon Maspilla!

 ­Orren latza dan, Jesus, gurutza!

 Bere muņotarra

 Nor igo diteke?

 Nork egin kabia

 Zuaitzan, an goyen?

 ­Gotzonak, lurreratu Maspilla!

 ­Beratu, Ama, arrosa-arantza!

 Ezpaņ egartiak

 Miztatu eziņez;

 Biotz gosetiak

 Eziņ janez daude.

 ­Guk jateko erre zan gurutzan!

 ­Guk jateko gorritu labean!

 ­Maitasun-labea,

 Atozkit laxterren!

 ­Ezautzen nauzuna,

 Ni ase, bai, ­Arren!

 ­Jetxi, jetxi, jetxi, eztidun Maspilla!

 ­Jetxi, jetxi, maspillen eztia!

 

 Txoriak bezela

 Nago oraiņ abesten;

 Erleen antzera

 Nago oraiņ miztatzen

 Erletxoak, arrosa-arantzara...!

 ­Kistar-gogoak, abaraskara...!

 Maspilla jetxi zan,

 Arrosa-arantza're;

 Aldare-gaņetan.

 Biok dauzkazute.

 Ibai-ondoan egin kabiak,

 Begi-garbizko uso erruezak;

 Arrosa-arantz gaņan

 Kulunka egiten

 Ibilli umeak

 Zorunen-zorunez.

 ­Jorailla apaindurik juan da!

 ­Baita Orrilla liliz jantzi-ta!

 Abestu, txoriak,

 Abestu, bai, pozez;

 Alaitu bazterrak

 Txioka egiten.

 

 Abeska ari da Maitalea,

 Abeska ari da arrosa-arantzan

 ­Ori zoriona

 Berari entzuten,

 Abesti berri bat

 Elizan aditzen:

 ĢEgartiak, etorri iturrira:

 Dirurik gabe erosi Jauna.ģ

 T' eunka ta aneika

 Erriak datozte

 Pozez jauzkatuaz

 Zelain ardiak lez

 Eta... erriak asetzen dira

 Jaungoikozko odola edanaz

 


inprimatu