inprimatu
Andre Maria aurtzai
Izenburua:
Andre Maria aurtzai
Sinadura:
Altzo-Azpi, Diego
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Alzo, Diego J. de

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
50.zk.
Orrialdea:
28

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Andre Maria aurtzai

 

Altzo-Azpi

 

 ­Ori umetxo zoragarria

 Bai duan Mariak,

 Joseren andreak!

 Goiko esnez lumak txuritua,

 Jainko-malkoz begik garbitua,

 Ori dan zolia

 Usoixo garbia!

 

 Gotzonak, zerutik jetxi, bota,

 Seaska polita

 Txuri ta gorrizta.

 Abesti maitetsu-eztitsua

 Abes zaiozu, ama txairua,

 Seaska klun-klan, klun-klan,

 Erabillirikan.

 

 Ao-txikia erdi idikila,

 Itxirik begiak,

 Lo dagi Aurtxoak...

 Jaungoikotxoaren masallean,

 Lili gorriak beziñ gorrian

 Amak bere ezpañak

 Ditu ezarriak.

 

 Gotzonak mordoxkatan bilduta

 Zurumur gozoan

 Bat besteren leian

 Goi-arrabitak jotzen dituzte;

 Gabirelek dagi erespide

 Eta abeslaria

 Da Andre Maria.

 

 Abesten ari da Andre Maria

 Erexi xamurrak,

 Goiko eresiak

 ­Ixil-ixillik itxaso uiñak!

 ­Ixil-ixillik biotzen griñak!

 ­Baretu aizea!

 ­Geldi adarpea!

 


inprimatu