Euskera ta euskaldunak
Mujika, Teodoro
1
Askok jakin nai dute nor zeran
gure euskera garbia,
Biotz oneko gizon danentzat
ain zera maitagarria!
Kristau guziak zuzen argitzen
dituzun izar argia,
Mundu ontatik zeruraņoko
bide erakuslaria.
2
Oitura on da izkuntza garbiz
guztiok dakigu nola,
Gure euskera, zalantzik gabe;
gorengo mallan dagola.
Nik aitormen au eman ala ez
asko eztio ajola,
Bere frututik ezagutzen da
nolakoa dan arbola.
3
Bere frututik janda iņori
eskeintzen asi baņo len,
Ikusi zagun arbola onen
sustraia nundik datorren.
Ori biotzak ezagutzean
al dan garbi ta ondoen,
Gustorago jan da on geiago
egin lezake ondoen.
4
Ain txikia dan euskera oriek
ainbat maitatzeko zer du?
Au bakoitzaren kontzientziak
bear du ondo aztertu.
Nere iritziz, garbiagorik
ezta munduan agertu,
Gauza santuak maite badira
au eztiteke baztertu.
5
Euskaldun danok jarrai genezan
kristandadean aurrera,
Jaun Zerukoak grazi eder au
ixuri zigun lurrera.
Bizi ezkero euskera onek
erakusten duen era,
Zeru aurreko paradiso bat
litzake mundu au bera.
6
Norbaitek gure ateraldiak
entzun eta bereala,
Esan lezake zentzu gabeko
amesgilleak gerala.
Aztertu beza gizon bakoitzak
ta derizkion erara,
Baņa euskera, gure iritziz,
goi-maitasuna bera da.
7
Itxura degun euskaldun asko
zer ote gerade barruz?
Gauzik txarrena aztutzea da
bakoitza bere pekatuz.
Eskribak eta farisaitarrak
or dabiltz aruntz ta onuntz,
Zoritxarrean, Euskalerrian
gaur zenbat kristau azaluts!
8
Euskera oni kristautasunak
nola bear dion eutsi,
Euskaldun onak egite onak
bear ditu erakutsi.
Mingaņarekin ematen zaio
amaikatxo bat igurtzi,
Itz gozoaren paltik eztauka
baņa laguntzalle gutxi.
9
Mintzatutzea etzaigu aski
aura datorren aņean,
Kontzientziko karga darama
bakoitzak bere gaņean.
Jakiņa dago, gauza urriak
dira itzak mingaņean,
Ezpaditugu arretarekin
eskuak jartzen lanean.
10
Nola etxean, ala kanpoan,
nundikan nora gabiltzan,
Euskera ziņez maite badegu
beti biotz garbi izan.
Ontasun ori agertu bedi
gure aurreko, bizitzan,
Usai gozoa zabaltzen duten
lore eder oien gisan.
11
Euskalerriko adimen onak
eztitezen egon laņo,
Zer goi-maitasun garbiagorik
Pedro Mari'k digun baņo?
Bizitza duen usai gozo au
ill eztedin egundaņo,
Gure arnasak sartu dezala
biotzetan barruraņo.