usoari
Montoia, Xabier
Aterkipetan
beraiek prestatu zuten odolezko tortila
jaten,
ikus ditzakegu:
Langileak.
Betiko langile lerdoak,
atzoko zanpatuak,
gaurko zapaltzaileak,
biharko zanpatuak.
-Ay Aresti bai itsua zeundela!-
Arantzazko otoitz eta gurutzifikako
torturadoreen
ipurdizulo beltzeekin musuka.
Imperial tabakodendarien alu
iguhingarriak,
miazkatzen.
Hurrengo egunean bizkarra puskatuko
dieten txapeldunezko
soilune distiratsuak,
distiratzen.
Denak elkartuak, tinko-tinko,
losindu, beilatu, txupeta ipini zietenak
maitasuneki tutu beroa eman zietenak,
madarikatuz.
Kontsolamendu bat bakarrik
geratzen zait:
onddoa lehertzen denean
denok elkarrekin eztanda egingo dugu.
Eta beste bat, agian...
Bihar hamabietan
eguzkia leihotik sartzen denean
eta ohetik altxatzen naizenean,
zuei, bizkarra gehixeago
makurtu izango zaizue.