Nere kitarra baino gehiago behar zaitut
Montoia, Xabier
Nere kitarra baino gehiago behar zaitut
Conraden liburu batean bainohire
begietan
abentura gehiago irakurtzen dudalako.
Hire lepoak bakarrik
mukulu gisa serbitzen dit
Hire besakeek bakarrik
laranja usaina dute.
Hire hatzek bakarrik
abesti guztiak jotzen dituzte.
Hire zilborretik bakarrik
nere burua kerlaxatuta atseden hartzen
du.
Hire alutik bakarrik
paradisua antzematen da.
(baldin badago!?)
Hire ipurdiko putzak bakarrik
hashieko lurrun deliziosoekin konpara-
tuak izan ahal dira.
Hire hileroko likidoek bakarrik
esnegain, ezti eta te mendazko soporea
dute.
Hire hanketatik bakarrik
-tobogan arina-
haur bat bezala, goratzen, irrist egiten
dut,
kuxin bigun eta leun diren
zure lumatxozko oinen gainean
erortzeko.
Hi gabe geratzea,
insomio gauean tabako gabe
geratzea baino okerrago da.