Jose, zure hiltegunean
Monjoa, Joxejaime
Jose!
Nere lagunaren aita,
Nere lagunen herritarra,
Nere irakasle zuk hala nahaiezta.
Hil zara,
Eta zeure hileta zuzendu duzu.
Hilda egon arren, bizi bizirik:
Zure berbak, zure gogoa,
Zure alabarekin elkarrizketa
Entzun baitira hilerrian.
Benetan da herria
Zu heldu zaren tokia.
Elizarik ez zenuen nahi
Zeu nahi ez zintuelako elizak.
Baina bakea,
Betiko bakea, bai!, hori bai!
Nahi zenuen
Eta hortaz mintzatu zara hilerrian,
Herritarren eta hilerritarren
Denen aurrean.
Bizirik gaudela, hilerrian sartu gaituzu.
Hilda zagozela, berbegin diguzu.
Bizia eta heriotza lotu dituzu,
Guk nola ez dakigula,
Baina lotuta ikusten dituzu
Zure hiletegunean.
Joan zara honantzagotuz.
Bitarteko bilakatu zatzaizkigu,
Jose, senarra, aita, laguna, herritarra
Eta hilerritarra.