Egi-bidea
Manterola
Egi egarriz gustiz aulduta
bein bidezti bat zegoan,
bidakatuta erantzun billa
oldozten bere barruan:
Nondik sortu naz?, norantza noa?
Zertako nago ludian?
Gaudi eder au yakin neinke nik
zeñek egiña ete dan?
Berez sortua eztirudi ta,
norbaitek egin dau ziñez!
Ze asmoz baña egin ete dau
yakin gura dot yoranez.
Bizitz igeskor onen ondoren
bai ete dago besterik?
Eriotz baltzan beste aldean
ete da sari-zigorrik?
Gorputz ustelkor onez gañera
ba'dot nik ezer barruan?
«On egin beti, txarrik iñoz bez»
nor diñostana gogoan?
Zorun egarriz dodan biotz au
ete da iñoz be aseko?
Ludi onetzaz iguintzen da-ta,
nok egiña da? norako...?
Onetan ara non agertzen dan
arpegi alai argiaz,
Yaunan Gotzon bat au diñotsona
idaztiño bat emonaz:
-Egi-zoruna lortu nai bo'zu
Pozez beterik zabaltzen dau ta
zan... irakasti kistarra.