Ai! au gabaren preziosoa!
Ai! au gabaren preziosoa!
Jesus jaio da Balen'en.
Etxe onetan sartu ote-dan,
billa gabiltza beraren.
Erdiok gera olgagizonak,
beste erdiok arotzak;
limosnatxo bat egitekotzgat
bigundu bitez biotzak.
Belaunbikoka juan giņaden
Nazaretikan Belena,
geuk adoratu bear gendula
Jesus Maixua lenena.
Ama geureak geure beiari
kalkua-esne bildurik,
aurtxo onentzat ekarri degu
artu baleio gusturik.
Or goitik eta beraņokoan
artzain zarraren saltoak!
bildots andia lepoan eta
altxa eziņik orpoak...
Puskallo txiki batzuek besterik
ez badira ere, ez dira ezestoak
beste onako oiek ere.