«Zuk hil zenuen artzaia...»
Txirrita
Larogei urte pasatu ditu
dirudiela etsaia,
orain bi hankak arrastaka ta
burua soiltzen hasia,
gizarajuak badu beregan
makina bat desgrazia,
ez dago garai batian bezin
arrua eta lasaia,
beste munduan ikusiko du
hemen hil zuen artzaia.
Kulparik gabe bota zenion
fusilako kargazoia,
gizon gaxuak haserretzea
ez al zuen arrazoia,
diabru zaharrak aditzen dute
zure animan usaia,
heriotzaren etor-bildurrak
estututzen du lasaia,
zu baino gizon formalago zan
zuk hil zenduen artzaia.
|