Atso gezurti bati
Txirrita
Txirrita ill dala kontatu omendu
Errenteriyan atsuak,
susto galanta hartuko zuen
siņare ta gurasuak:
ayek negarra nere koņata
eta illoba gaxuak;
bizi naizela jakiņ dezaten
jartzera nua bertsuak.
Izeba zar bat bada Panplonan
gure etxian aziya,
aretxek emanda artua naiz ni
Batayuaren graziya;
argana ere allegatu da
ill naizela notiziya,
ta gaxu ura an omendabill
guziya lutoz jantziya.
Panplonan dedan izeba xarra
zenbatxu maite dedan nik
iņola ez derizkiyot
juzgatuko nukianik;
mandatari bat bialdu nuen
abisatzera emendik,
lutu tristiak bota ditzala
bizi naizela oraindik.
Zeruban dauden santu ta santak
daude triste ta seriyo
len esan dedan gezurretako
atsua dala meriyo,
baldin Jainkuak salbaziyorik
orri ematen badiyo,
umildade ta errezatziak
askorik eztu baliyo.
Atso gaixtuak azkar egin du
bi alabaren tratua
beste bat laixter salduko luke
baleuka zeņek artua,
inozentiak galtzen dabillen
gaixto desordenatua,
modu orretan segitzen badu
laister da kondenatua.
Bat itxua zan mixerablia,
salduzuna enbizi
kuarto batian preso jarrita
atia ziyoten itxi:
ezer etzuen ikusten eta
nora joango zan igesi?
ai zer gustua emanziyoten
Luzifer eta Judasi!