Abenduaren ogei ta bata
Txirrita
Abenduaren ogei ta bata
Santo Tomasen eguna,
Donostiyako ziudadian
jai zelebratzen deguna
pobre ta aberats jende askori
maiz akordatzen zaiguna,
Azpeitiyan du beste santu bat
bere antzeko laguna.
Egun orretan pentsatzen bada
Donostiyara joatia,
kuidado gabe etorri lasai
zabalik dago atia;
goizian plaza ikusiko da
gauza ederrez betia,
palta duena serbitutzeko
ba dago borondatia
Eskonberriyak etorri onuntz
gure aiskire prestubak
zuek etxian noiz, ikusiko
aurrak an daude poztuak.
-Ama, guretzat zer ekarri du?
luzaturikan eskuak,
-Ara, aizezko pelotak eta
karamelozko txistuak.
Bestiak diyo: -etorri onuntz,
guk ba ditugu ontziyak,
marmitak eta txokolaterak,
kafetara eta paziyak,
dozena terdi poto zurezko
aita zanak utziyak,
zazpigarrena eraman dute
salduko dira guziyak.
Atoz onera, Juan Inaziyo,
zertako zuaz igesi?
Nik badakit zu bizi zerala
etxe oneko nagusi,
sega ederrak ogeina pezta
nai ba dituzu erosi
aiba, bost duro bi arrirekin
onen onena berezi.
Len iru duro kastatu ditut
ta orainguak bost dira,
berrogei pezta kosta zait
aurten Santo Tomas ikustia,
neri dirua gustatutzen zait
gauzaren truka uztia,
egindan konpras kontentu nua
ikusi arte, gaztia.