Biotzberatasun
Luberriza
Euskaldun anaiarreba maite
ara zer dijuakizun:
irratia entzuten nintzan da
izan biotzberatasun;
entzunik gure Espaņiako
abesti bat eta entzun:
Espaņitarren sentimentua
ematen nei biguntasun
ZER ARI GERA ANAIARREBOK
BALDINBAKIZUE ERANTZUN.
Ai nere biotz gaxua aida
penetan ezin lerturik!
zer ari geran ikusi eta
nago ezin sinixturik.
Anaiarreba biotzekuak
ez geiago ilketarik!
ama euskaldun daukagunok
berari ezein kalterik
BESTELA EUSKALDUN IZATIAK
EZ DU BALIO PENARIK.
Auek izandu dirade nere
barrengo sentimentuak
aterarazi diskidatenak
Espaņiako kantuak.
Jainkogatik utzi ditzagun
biretxarreko jokuak
ta gogoraitzagun arbasuak;
aik etziran olakuak
BIOTZIK OAINDIK BALDINBADEGU
ARA OR NERE BERTSUAK.