Barazkizale
Luberriza
Astera nua anaiarrebok
bertso sorta bat egiten
telebisiuan nintzan eta
an ere miņa ematen.
Itxasontzi batian zian da
ara zer ikusi deten:
atunak arrapatuta gero
aizkoraz beurak ai iltzen!
eta ikusteari utziaz
asi naiz bersuak jartzen.
Pena ta miņa artua det nik
gauz ori ikusitzian
gizona bezin animalirik
ez dago zeru azpian.
Orrek kupitutzen ez duanak
ara nere iritzian:
kristaua iltzeko berdin ere
litzake nere ustian
ai zer biotz gogorrak geraden
pixkat pentsatzen jartzian!
Eztago bate eskubiderik
olakuak egiteko
orrela sabelak bete baņo
obe bagiņa iltzeko.
Bai fuertia bota det baņa
enago ez gutxitzeko
ta erremeio bezela jartzet
lege bat guk betetzeko:
aragi eta arraiz gaberik
jan behar deuna jateko.
Ta bukatzeko oaindik badaukat
nik beste zertxo bat ere
bejetariano oiri segira
emanda kalte batere.
Beraz au proposatzen emendik
balio balu alare:
euskaldun sentitzen guzia
ez egon nekin asarre
esatenbaizuet bejetariano
izan bakoitza norbere.