Burruka
Lopategi
Gezurrezkoa gertatu baitzen
demokraziaren hitza
oraindik ere burrukan eta
odol jarioz dabiltza
ez genezake inoiz onartu
besten mendeko bizitza
non ote degu gure neurriko
askatasunaren giltza.
Langileriak ez ditu izan
aurten gabon hain gozoak
zenbait gudarik nahi eta ezin
besarkatu gurasoak
desterratuak konfinaturik
torturapean presoak
horra zergatik ditugun goian
ukabil eta besoak.
Gure burruka armatu horrek
nonnahi zabaldu du fama
baina Euskadik kultura aldetik
beste gerra bat derama
euskera ere hil nahi bait dute
gure oinarri ta ama
lur sakratu hau salbatzekotan
jaso behar degun arma.