Euskadi tropikala
Loiola, Iraide (?)
Pentsamendu hau zuen aurrea
nahi nuke nik gaur aitortu
aspaldi hontan ez da zeruan
lainorikan ez agertu
iturri eta ibai guztiak
denak dira bai agortu
Euskal Herria guztiz tropikal
zaigu aspaldi bihurtu.
II
Aspaldi hontan entzun ditugu
bai hamaika argudio
zientzi gizonek egin dituzte
hamar mila estudio
gero entzun behar izaten dira
hauen hinbat predizio
ezin daiteke galdu esperantza
herri hontan oraindio.
III
Eguraldi ona izango dela
esan digu gaur biharko
atzo gauean ere horretan
telebistan ziren gaurko
horrela berriz jarraituz gero
beharko da egon txarto
San Pedro ere jarri zaigula
oso harro eta terko.
IV
Zelai berdeak ikusten dira
jantzita guztiak hori
apirileko euria ezin
liteke ordaindu miloiz
nekazariak ikusten dira
kezkatuak ta arrazoi
ez omen da ez horrelakorik
ezagutu hemen inoiz.
V
Hor behe aldean aspaldi hontan
ur ugari dute udan
eta gu hemen gabiltza orain
izugarri bai justuan
esan daiteke lehendakari
txarra dagola zeruan
noiz banatuko ote ditu ba
ur denak bere lekuan.
VI
Baserritarrak oraingotikan
jarri dira su eta gar
hemengo zelai eta basoak
jarriak ziku eta igar
gure esku ez dagoela eta
alferrikan egin negar
errezuetan hasi zaizkigu
inguruko hainbat eleiztar.