Gaurko gartzelaz galdetzen bada
Lizaso, Sebastian
Gaurko gartzelaz galdetzen bada
beti erantzun jakiņa
lau hormarekin osatutako
leku ilun da zikiņa
nazi garaiko konzentrazio
zelai gogorren berdina
nortasun dena deuseztatzeko
apropos dago egiņa
Bere barruan preso badago
norbera edo laguna
beti pentsatzen noiz etorriko
ateratzeko eguna
Euskal Herriko hainbat sendiren
oroitzapen ezaguna
argi bakarra, itxaropena,
dadukan leku iluna.