Ama Mariari
Ligorio, Alfonso MĒ santua
Ba aldakizu nik zer
Nai dedan, Maria?
Maitatu nai zaitut,
Amatxo eztia.
Zure ondo-ondoan
Nai det egon beti;
Erregiņa ona,
Ez nazazu iraitzi.
Ta zuk, Ama gozo,
Lili taxa, esan;
Esan zer nai dezun
Eskain dizazudan.
Beste emaitzik eztet,
Torizu biotza;
Auxe ematen dizut
Maitasun-emaitza.
Baņa au zuk aspaldi
Ebatsi zenidan,
Zuk ura eta ark zu
Alkar maitatzean.
Oi Ama laztana!
Ez nazazula utzi;
Zeruratu arte
Ni zaindu ta eutsi.
|