Noren alde, nogaz?
Libe
Gure Herria askatutzeko,
Badaukagu zer-egina.
Pertsona, libre ez dogun arte,
Hori da ia ezina.
Anaiok alkar erespetatzen,
EGIN zintzo alegina.
Aberri maitez, jantzi dagigun,
Batasunagaz oraina.
Beharrezko da, herri-kultura,
Langile borrokai josi,
Beharrezkoa, euskotar denak,
Hizkuntza arduran, hezi.
Beharrezko da, euskal-gogoa ta,
Herri maitasuna bizi.
Beharrezkoa, herri-sustraia,
Barruan izan berezi.
Promesak itxi, eta benetan
Batasuna daigun sortu.
Batasunaren ahalmenan bidez,
Etorkizuna gogortu.
Pertsonak eta herri-ekintzak,
Batasuna dabe bortu.
Askatasuna, alkar-ekintzan,
Biok behar dabe lortu.
Ardi narruen azpian, bada
Hamaika utsoren hitza.
Hauzoko gaitzeak atunduteko
Herria hautsiz dabiltza.
Agortu nahirik euskal-izete,
Hizkuntza, herri-bizitza.
Prumesa asku dabile baina
Jaurti nahi dabe zuhaitza.
Mesede eske etorri ziren,
Etxe jabe dira jarri.
Herri-laguntza, hitzetan dabe,
Ta etsipena ekarri.
Herri-bihutza, zauritua da,
Negar-karraxi eztarri.
Egoera hau tristea dela.
Benetako negargarri.
Zuhaitz emaitza zarean ETA
Herri-sustraian, hezia,
Asaba-zaharren baratza eta,
Etorkizunen habia.
Zapalduaren, indar, kemena.
Aberriaren bizia.
Une honetan gure herriak
Behar du zure argia.