Nafarroa
Libe
Nire bertsoa ez da jakintza
Osoan baizik bihotza
Bere zauria zabalik dago
Negar karraxi abotsa
Zazpi anaiok Euskadi baten
Bere taupadak diotza
Anai eskeintza maitasun sindoz
Nafarroari damotza
Asaba zarren azia zara
Herri aberastasuna
Batasuna ta aberri giltza
Borroka, azkatasuna,
Maitasunaren iturri bizi
Indarra, zuzentasuna
Eskuan duzu iraultza eta
Euskadin etorkizuna.
Herria zaintzen hainbat gudarik
Bizia emona dabe
Lur ta kultura alkarri munka
Aberri gosez goi ta be
Gizon jakintsu bertsolari jator
Etorkizunian traba
Zure emaitzak izango dira
Bihar barrieren jabe.
Anai euskotar lagun kuttuna
Bat egin daigun burua
Odeiak garbi zerua urdin
Lurrak ona du arua
Anaiok alkar, Euskadi bakar
Batasuna helburua
Ereingo dugun azia dugu
Euskal Herriko gerua.
Ez adi lotan, jaiki borrokan
Anai zarrena zaitugu
Euskadin artzain, buru nagusi
Zure artalde gara gu
Zuri didarka sei anai, ama
Zugan konfiantza dugu
Gure herriko eskubideak
Geuretu behar ditugu.
Zuretzat bedi gaur Nefarroa
Nire eskeintza-berria
Batasunean jokatu daigun
Irabaztako gerria
Azkatasuna herriai bihur
Osotuaz Aberria
Ondorengoak ez daien esan
Guk hil gendula herria.