Emakumea bertsolari bailan
Libe
Nortasun baten jabe izaten
Ez da erraza munduan
Emakumeok eskubide hau
Galerasoa genduen
Naiz ta pertsoa sentitu izan
Edozein gizon moduan
Ez gara ezer herri problemak
Atonduteko orduan.
Emakumeon etorkizuna
Landu beharrean gaude
Borroka daigun eskubide ta
Sendi batasunen alde
Pake bidetik ez dator inor
Ezer emoten debalde
Agindu gura nahaste honetan
Bada gizon aina talde
Bizi iraultza, giza arduran
Kulturaren indarrian
Gure bihotz ta almen-guztiaz
Parte harturik herrian
Herri sustraiak lora daitezen
Batasuna Aberrian
Euria bezain onuragarri
Izan gaitezen lurrian
Euskal herrian jaioak gara
Eta bertan gara bizi
Sendia eta herri-ekintza
Alkartzen gaitezen hasi
Ohitura, kultur, eta iraultzan
Pertsona libre lez, hezi
Maila denetan parte harturik
Euskadirentzat berezi.
Euskal Herriko emakumetan
badira hainbat langile
Heuren exenpluz aina bihotzez
Lan on, askoren egile
Heuren lanagaz herriarentzat
Aberastasun emaile
Emakumetan ez-jakin ordez
Kultur egarri sortzaile.
Heuren artian Itxaro Borda
Lapurditarren izarra
Herri arduraz bertso kantuan
Plazaratu den bakarra
Bertsolai mailan emakumeen
Nortasuna eta indarra
Euskadin zehar kanta egizu
Kendu herriko negarra.
Bizkaitar emakume bat nozu
Bihotzetik dautzut agur
Bertsolari lez plazetan zehar
Zabal aritzaren ezkur
Pertsona legez nortasunagaz
Landuz gure jaiotza lur
Bereak dituen eskubideak
Emakumeari bihur.